2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

GREZIA ETA ERROMA

Ave ikastotarum! Antzinako Grezia eta Erromako zibilizazioak ezagutu ditugu. Lan eta lan aritu gara. Txintxirri olinpiadak ere ospatu ditugu! Gu bai gu kirolariak!!! Julio Zesar historiagile eta general ezaguna bezala apaindu dugu burua.  Eta nola ez, Grezia eta Erromako eraikuntza ezagunenetarikoak bisitatu ditugu: kolizeoa eta partenoia.






2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

ATEAK ZABALDU

Maiatzaren 9tik 13ra "ZABALDU ATEAK" aste berezia ospatu dugu. LH1 eta 2koek Elorrion dauden aisialdi eskaintzak aztertu dituzte. Astean zehar talde hauekin elkar lanean aritu gara: Intxorta asti elkartea, Ludoteka, Zaldi baltza, betsaide dantza taldea, kiroldegia, Rokodromoa, multikirolak eta Hori Hori pilota taldearekin. Beraiek emandako informazioarekin Elorrioko aisialdi gida sortu dut. Eskerrik asko aste berezi hau, hain berezi egiteagatik.














TXINTXIRRIKO SUKALDARIAK

Lanbideen gaiari bukaera emateko, sukaldari lanetan aritu dira. Txokolatezko pastel gozo-gozo bat egin dute. Begiratu zer nolako itxura ederra daukan. 






BAGOAZ GOROZIKARA!!



Urtero bezala, lo zakuak, liternak, maletak….hartu eta Gorozikara  joan gara. Miren, Loli, Mikel eta talde osoarekin ederto pasa dugu. Naturaz gozatuz, sukaldatuz eta eskulanak eginez gustura aritu dira. Gure neska mutilak, gau heltzeko irrikaz egon dira. Disko festan primeran pasa dute.















2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

IRAKURLAGUN

Irakurketaz gozatzea eta momentu horiek lagunekin disfrutatzeko aukera izateak, ez du preziorik. 

Gustura aritu ziren ipuinak entzuten eta irakurtzen. 








PLANETAK, ESTRALURTARRAK, EGUZKIA...



Unibertsoko gaiari bukaera emateko egindako azken lanarekin, izugarri
 disfrutatu zuten. Gogotsu lan egin ondoren, begira zer nolako liburuxka politak sortu zituzten.