2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

Erdi Arora bidaiatu dugu!

Azken hilabetean erdi aroko garai interesgarria landu dute LH-2ko ikasleek. Lan bikaina egin zuten aurkezpenean. Ikusi eta ikasi!


2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

DInosauroen garaira bidaiatu dugu!

Azken hilabete honetan ikasitakoa erakusteko aurkezpen zoragarri bat egin dute LH1-eko ikasleek. Txoko txuriko materiala ondo sailkatu, maketa txukun-txukun jarri, sumendia esnatu,...

ZIRRIZTI ZARRAZTA
DANBADA IKARAGARRIA
SUMENDIAREN GAINEAN
IREKITEN ARI DIRA HARRIAK



















Hemen ikusi bideoa:




2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

UDAZKENA!

Hostoekin jolasean aritu ondoren lan bikaina egin dute LH1-2ko lagunek hosto guztiak batzen. Zein ondo pasatu duten eta zein txukun utzi duten ikastola!













2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Bidaian goaz! Gora denboraren makina!

Arrakastatsua eta jendetsua izan da LH1-ekoen Denboraren makinaren aurkezpena.
Orain bai, hasi da gure bidaia!




















2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Ia ia bidaiatzeko prest!

LH1-eko neska-mutilak Denboraren makina egiten hasi dira. Kapsula ia prets dute, ordenagailuak programatzen dabiltza, erlojuak, argiak, palanka,... Garairik garai bidaiatzeko irrikitan daude!











2017(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Elorriotik zehar txango bikaina

Eguzkia lagun dutela buelta ederra egin dute LH1-2-ko neska-mutilek.
Hamaiketakoa, txabolak egin, ezkutaketan jolastu, hitz egin... zoragarria pasatu dute eguna.